Turismoa

Gasteiz, Arabako eta Euskadiko hiriburua, milaka urteko hiria da, ondare historiko eta artistiko aberatsa du, eta kultura- eta kirol-jarduera handia. Hirigune historikoa edo Erdi Aroko Almendra irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat, arrapala mekanikoen eta igogailuen bidez.

Bidaiariek askotariko ibilbide eta bisita gidatu inklusiboak dituzte hiriko baliabide turistiko nagusietan. Gainera, museo guztiak irisgarriak dira, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarbideak eta zerbitzuak dituzte eta doako gurpil-aulkiak eskaintzen dituzte bisita egiteko.

National Geographicek Gasteiz aukeratu du ‘Best of the World 2021’ sarietako bat izateko Kultura & Historia kategorian. Aldizkariaren nazioarteko edizioetan argitaratzen den hautaketa da, eta urtero estaldura gehigarria lortzen du herrialde askotako hedabideetan.