Katedralak

XIII. mendearen amaieran egiten hasi  ziren eta XIV. mendean eraiki zuten.

Gotikoa, eliza-gotorleku gisa eraikia izan zen, bolumen handikoa eta itxura itxikoa, batez ere iparraldean, hiriaren defentsaren zati izanik. Katedraleko kripta museoa bihurtu da, eta bertan eraikinaren eta hiriaren historia ezagutu daiteke, panelen eta multimedia edukien bidez. Ibilbidea duela milioika urte hasi zen gaur egun arte.

2015ean, gizadiaren ondare izendatu zuten, iparraldeko barrualdeko Done Jakue bidearen testuinguruan. Honek, Santa Maria katedralaren bisitari ugari erakarri ditu, baita nazioartean entzutetsuak diren idazleak ere; hala nola, Ken Follet, katedralean inspiratu baitzen Los pilares de la tierra nobelaren bigarren zatia idazteko.

+34 945 255 135

visitas@catedralvitoria.com

1907an eraikitzen hasi ziren, 1914 eta 1946 artean geldirik egon zen eta 1969an kontsakratu zuten.

Maria Sortzez Garbiaren katedrala edo Katedral Berria Gasteizko eraikin neogotikorik garrantzitsuena da.

Florida parkearen alboan dago, eta gurutze latindar formako oinplanoa du; bost nabe, girola eta kripta.

Gainera, balio handiko eskulturak ditu, gehienak kriptan kokatuak.

Kanpoko gargolak ere nabarmengarriak dira.

+34 945 101 070 /

+34945 133 780 

info@kalearte.com