Garraiobideak

Gasteizen hainbat garraio publiko mota ditugu; hala nola autobusak, tranbiak eta bizikleten alokairua. Era berean, hiritik 10 kilometrotara aireportu bat dago ere bai, eta hiri barruan tren-geltokia.

Hurrengo estekaren bidez GEO Vitoria-Gasteiz deitzen den orrialdera sartu zaitezkete, non besteak beste, Gasteizko trafiko-dentsitatea, bidegorriak, hiriko autobusak edota tranbiak aurkitu ditzakezue.

Garraio publikorako txartelak

Garraiobide publikoetako ordainketa eskudirutan edo garraio-txartelen bidez egin daiteke:

Bat txartela: Modalitate ezberdinak ditu (tranbia eta autobusetarako balio du).
Barik txartela (Bizkaiko garraiorako txartela, Gasteizko tranbiarako balio duena).
MUGI txartela (Gipuzkoako garraiorako txartela, Gasteizko tranbiarako balio duena).

tarjetas de transporte