Bisitaldiak / Ibilaldiak

Eraztun berdea

File:Vitoria 05 2012 Anillo Verde 1922.JPG
Plano Anillo Verde Ciclista Madrid

Gasteizko Eraztun Berdean eta hiri-inguruko ingurunean hainbat ibilbide daude, hiritik  hain gertu dagoen espazio honek duen aberastasun natural eta kulturala bisitatzeko.

Arabako Lautadan ohikoak diren ibaiak eta errekak, hezeguneak, laboreen arteko  baso-uharteak eta herrixka txikiak dira Eraztun Berdeko parkeetatik eta Gasteizko hiri-inguruko espaziotik paseatzean aurkituko dituzun inguruneetako batzuk.

Era berean, Salburua Eraztun honen parte da, eta barruti honek duen bioaniztasunarengatik heburu ezinhobea da turistentzat. Izan ere, lur honek 660 izaki bizidun espezie inguru ditu, horietatik 469 espezie botanikoak dira, eta beste 191 mota guztietako animaliak dira.

Zuhatzako uhartea

Araban dagoen uharte hau Uribarri Ganboako urtegian dago, Arratzua-Ubarrundia udalerrian.

Gaur egun, Arabako Foru Aldundiaren aterpetxe sarearen parte da uhartea, eta 450 pertsonentzako lekua du. Aterpetxeak 10 kanpaleku txiki ditu, 6 etxolako taldez osatuak (5 ostatu hartzeko eta 1 jardueretarako), landaz eta basoz inguratuak, eta bideen bidez elkarri lotuak daudenak.

ZUHATZA 2018
zuhatza (68)

Añanako gatzagak

Añanako gatzagak, Gasteiztik 30 km-ra, munduko gatz-fabrika zaharrenetako bat dira, 6.500 urte baino gehiagoko historiarekin. Bere gatz preziatua guztiz garbia da, duela 200 milioi urte baino gehiagoko itsaso zahar batetik baitator.

Arabako Añana herriko Gatz Harana gaur egun Europako kultur paisaiarik ikusgarrienetako eta hobekien kontserbatuetako bat da.

Bere balioa ez datza soilik bere arkitektura berezian edo historian, ezta ezaugarri geologikoetan, biodibertsitatean edo paisaia-balioetan ere, baizik eta testuinguru pribilegiatu batean hori guztia harmonia ezin hobean elkartzean.

Prestatutako bisitaldi baten esteka.

Salinas de Añana 1
Otra de las salinas de Añana